XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); eta egiteko au ezta izatezko ta lurreko gauzai dagokiena bakar-bakarrik, izatez goitiko ta betikoeri dagokiena ere ba-da.

Ta askok, jaiotzak neurriratzeko asmatu dituzten bideak ontzat ematen alegiñak egiñik, bai ezkonduen maitasuna, bai aitasuna bere egitekoari buruz eskatzen zaion ezaguera atxakitzat artu dituzten ezkero, ezkontzako bizikerari dagozkien bi egi aundi auek, nai ta ez, zeatz mugatu ta argi-azi bear dira.

Ori egingo degu, gogora ekarriaz batez ere, Batikano'ko II'garren Batzarrak gai onetaz oraintsu Gaudium et Spes deditzaion Artzai-agirian ziur ta legezko jakinerazi zuena.

EZKONDUEN MAITASUNA

8. Ezkonduen arteko maitasuna, ba, bere egiazko izate ta bikaintasunean aundiago egiñik agertzen zaigu, maitasun ura, Jaungoikoagandik, goi-goiko iturburu batetik bezela, ixuria dala gogorazi ezkero, au da, maitasuna dan Jainko-Aitagandik, senitarte guztiak izena zeruan ta lurrean Aitagandik artzen dute-ta (7).

Ezkontza ezta, beraz, alabear batez edo izadiaren indar itsuen ibillitik sortua, Jainko Sortzailleak, gizadian bere maitasunezko asmoa betetzeko, jakintsu ta arduraz egiña baiño.

Senar-emazteak, beren alkar ematearen bitartez, soillik berena ta bakarra baita, beren nor-izateen alkartasun gero ta beteagora jotzen dute, bizidun berriak sortu ta azte-lanean Jainkoarekin baturik.

Ezkontzak ba-du, gaiñera, bateo santuz garbitutako-engan esker-sakramentuaren ezaugarri bikaiña, Kristo ta Elizaren arteko batasuna adierazten duena.

BEREIZGARRIAK

9. Gauzok beren argitan jarririk, ederki agertzen dira ezkon-maitasunaren ezaugarri ta eskabide bereziak, beuron barne-inguruekin zeatz jabetzea garrantzi aundikoa izanik.

Maitasun bat da lenen ta bein, oso gizakoia, au da, sentikorra ta gogozkoa.

Ezta, ba, berezko senaren edo sentipenaren oldar utsa; baita ere ba-da, ta oroz gaiñetik, naimen azkearen egintza, eguneroko bizitz-arloari dagozkion neke-pozaldiakin iraun ezezik, geitu ere egiten dana; senar-emazteak orrela, biotz bat eta arima bat egiñik, beren giza-osotasuna alkarrekin iritxi dezaten.

Maitasun betea ere ba-da, au da, nortzuen arteko maitasunaren era apartekoa, beronen bitartez senar-emazteak dana baidute gogo onez erdi-banatzen, bear eztiran ixilgordeak ebaki ta norbere onerako bakarrik diran aukerapenak uxaturik.

Bere ezkonlaguna egiaz maite duenak, eztu maite noski arengandik artzen duenagatik soilki, beragatik baiño; ta au pozarren dagi, beren ematez ura aberastu nai du-ta.